A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
EIZENHOWER ETA NI
|
AUTILEKO GARAN Charles Uhalde , 1953
Hogoi eta lau oren permisionerekin kasernatik etxerat etorri naiz behin denbora guti jin eta parti bainan arranguran trena huts inen duta Autileko garan.
Nahi dut arribatu aski goiz kasernan Mauleko trein goxoa zuk nauzu ereman bai zuri esker jin baizen laster sartzeko bihar han idurika nezazu Autileko garan.
Ni Autilerat eta nihun treinik ez zen ordukotz aspaldian pasatua baitzen oren berrian ni zaharrian hauxe duk maneran! Bakarrik naiz gelditu Autileko garan.
Jaun garako xefari egin dut galdea Ondoko treina, monsie, laster heldu dea? Bai heldu bada etorriko da betiko tenorean gaizik sartzen da bihar Autileko garan.
Hauxe da komendia! Nik etxea urrun hotel ez ostaturik ez ageri nihun martxoa eta berorik ez eta ilargi denboran gaur eginen dugu lo Autileko garan.
Soldadoak nun nahi lo egiten daki bainan Autile huntan kanbio da naski zer gau luzea horma haizea ni hotzez ikaran oro kontra nituen Autileko garan.
Bai eta beldur nintzan biharamuneko ez ote nindutenez preso ezarriko ukanik ere futitu aire soldado itxuran zer gizona nintzana Autileko garan!
Iguzki ahula zen jin delarik goiza kafe on bat gogoan edan dut ur hotza hor dugu treina goazen aitzina ez egon begiran alta ez ginden gaizki Autileko garan.
Kasernan ukan dut bai ongi etorria! Hor abantxu desertor nintzan ekarria nola esplika ene taktika ez da sines karan treinak utzi nuela Autileko garan.
Treina galdu baduzu presondeia ez gal, kapitainak eman dait lau egunen itzal hau ere hemen ez zen izanen holako koleran enekin lo in balu Autileko garan.
Pazientziaz ditzagun jasan gure penak biharamun hobeak ahantz ditzan denak taula hautsian gosez asian presondei ganbaran hola usatua naiz Autileko garan.
Amikuztar maiteak jeiki zaite goizik bi minuten berantak ez du esperantzik atxikiz etxen orena xuxen prest jarriz bezperan treina atxemaitekotz Autileko garan.
© Charles Uhalde |
|