A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
AUTILEKO GARAN
|
EIZENHOWER ETA NI Charles Uhalde , 1953
Eizenhower eta ni, zer gizon paria! primetan baginuke guk lehen saria Ameriketan dute hau denen buria ni ere ez nornahi, gauza ageria: podore guti bainan badut omoria.
Bertsuz emanen ditut zer harat-hunatak ditugunak beraz nik eta Presidentak: denen gobernatzeko biziki akortak, harek manatzen ditu Washington-New Yorkak, eta nik Nevadako mendi 'ta errekak.
Jeneral Eizenhower gizon famatia izarrez estalia du bere kepia. Izarren usaia dut nik ere hartia gaua frangoz, nun ez den ilargi betia begi bat zabalik dut aski lo e'itia.
Erresuma handi hau xuxen moldatzeko harek behar buru bat eta nik bi zango otoan dabil hura, ni arri-mandoko moda xahar hau ez dut beti segituko modernizatuko naiz haren adineko.
Zer familia duen ez dakot galdegin ez gira interesatzen suiet horiekin. Alabatxo bat balu apepres ner' adin pena litake hura uztia mutxurdin enetzat andrexka bat egin liro berdin.
Politikari buruz ez dut azkar bixta denen konprenitzea enetzat anitx da iduri du naizela erdi komunixta: aitzinerat ukana, on bada, profita. Eizenhower berdin da, etzaitela trixta.
Hau aberats bizi da mutilen artean eta ni bertzen mutil ahal den moldean. Zer ontasunak ditugun guk iguzkipean! Nik ez badut gehiago gaineko aldean Jauna urrikal zaizkit eternitatean.
Laster hiltzen bazauku gure Presidenta jendek nindezakete ordaintzat presenta. Nola dutan kargua ja aski baitzauta Frantziarat ihes jinen ez nezaten hauta izen faltsu batekin deus ez dadin gerta.
Nahaskeria frango dabila mundiak armaden gerizarat guziak bildiak. Guk baditugu tropak, zer tropa haundiak! Presidentak soldadoz eta nik ardiak! Trankil egiten du lo hemengo jendiak.
Hor ditugu zaintzale armada osoak menean dituztenak leihor-itsasoak menean bai mendiak en' ardi multxoak zer lanjerrak dituzten hek ere gaixoak! Bakarrak jaten daizkit gauaz jaun otsoak.
Sekretu bat enekin ez delakotz dudan atomik entseguak baitugu Nevadan Rusia eta Xina badira 're kaldan pinterdia edaten jin laizke segidan heien osagarrira dugun beraz edan.
Eizenhowerek beti bakea gogoan bainan zaintzen aski lan du orainokoan. Hortako ezarria da bere gradoan denen erresponsable gerla has ondoan trankilago bizi naiz ni neure xokoan.
Hartze du errespetu eta ohoria denetaz maitarazten du bere buria baina maiteago nik halere neuria zeren hau galtzen badut segur naiz jarria harek ez deraitala emanen beria.
© Charles Uhalde |
|