A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
AUTILEKO GARAN
|
MINERO Charles Uhalde , 1956
Biba arrosa lilia haren gainean erlia arnoa edan eta joka dut ardur'-ardura legia arros kolore nere sudurra, ikatz kolore begia.
Diote lehen gizona lurretik zela egina lurretik heldu, lurrak higatu eta iresten duena: jaun mineroa, zu bide zira bizirik tripan daukana.
Mineroa, baduzu lan miseriarekin gerlan zertako zoaz lurpe beltzerat, zer abantailik duzu han? Gure diruak kantineruak ezartzen ditu sakelan.
Lehenbiziko urtetan ama zure besoetan gizonxka baten geia ninduzun, zer bilakatu da nitan? Zu galduz geroz edaria dut konsolatzaile frangotan.
Buru kolpe batez hola hatxeman dut mina zola hartu dut pala eskuan eta hartu lagunen eskola iduritzen zait, ondikotz!, hemen kondenatua nagola.
Lanjer handian goatzi errekontruak ainitzi harri batek jo, bolborak erre edo bizirik ehortzi arno maitea, eman kuraie!, zuretako bainiz bizi.
Jon Doni Petri maitia zuk dabilazu atia ene arima ez oino bila, badu gero 're astia mundu hau beltza balin badare, zer izanen da bestia?
Mineroak denak anai egunaz on, gauaz salbai sosa duteno zentzua falta, dena laguna 'ta andregai bainan dirua akabatzean ahal duazke zilorat bai.
Karta joko eta drago libertimendua frango arropa zikin, mutur zikina, sosa bota nahiago mina ziloan barnarik noa eta zorretan barnago.
Zerbitxaria karesaz: Marka pinterdia beraz egarria naiz eta zainetan odol beltz hortarik eskas bihar ere ttut kargatu behar hemezortzi tona ikatz.
Akabatu da eguna maite zaitut arno una zuk ifernuan ezarri nauzu, halere zaitut laguna miserable bat bizi naizela ahantzarazten duzuna.
Ken hadi bidetik zalu etsai, lagun edo drebru: en' aitzinean gelditzen denak badik beti errekontru muturreko bat bilatzen baduk prest ditiat bizpahiru!
© Charles Uhalde |
|