ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

Egile berarenak:

 

TIROKATU NAUZU
      (2007)

BELFASTEKO ALANBRADEK ZULATU ZUTEN HIRIA GARA
      (2007)

ORBAINEN MUGALARIA NAIZ
      (2007)

  literaturaren zubitegia  

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

ESPERANTZETAN ZENBATU DITUGU TORTURA KASU GUZIAK

        Fertxu Izquierdo , 2007

 

 

Esperantzetan zenbatu ditugu tortura kasu guziak

eta hildako bakoitzaren hilarrian boteen keak estali ditu izenak

pankartetan izkiriaturiko poema orok

giltzaperatuak izan beharko lirateke

taupada bakar bat ez denean nahikoa

iraultzaturiko bihotzen abiadura neurtu ahal izateko

atzoko polizi operazioaren kartelak jarriz beste behin

agian errepresioari zor diot zu maitatzea

auzoko karriketan papera itsasteko kola artean

haizeak korapilatzen duen adatsaz enamoratua

baina ez dizkiegu eskerrak emango

eta atxilotuak ez izateko ertzak zelatatuz

eroritako tintarekin gehituko zaitut ene atzamarretan

txakurrak agertzean bakoitzak alde batera eginen du ihes

patuaren seinalea balitz bezala

izan ere taupada bi behar dira gutxienez

abiadura honetan iraultzaturiko bihotzak ohe berberean

elkartu ahal izateko eta haragiak itsasteko muxuen artean

jo ta musu leloa duen pankarta elkarrekin zabaltzeko.

 

© Fertxu Izquierdo    

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa