A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
TIROKATU NAUZU
|
BELFASTEKO ALANBRADEK ZULATU ZUTEN HIRIA GARA Fertxu Izquierdo , 2007
Iruņean, 2002ko irailaren 9an
Belfasteko alanbradek zulatu zuten hiria gara ihesa eta polizia-etxe gauak besterik ez zaizkigu suertatu gaiztoek idatzi dituzte pelikula hauen gidoi guztiak guretzako amorruaren desterruak metatuz eta arte lanak ziegatan ostendu nahian baina garaiak xuxurlatuko ditugu jaiotzear dauden belarri orotan eta iluntasun hauek bazterreratuko ditugu hemendik bost edo ehun urtetara askatasuna ez baita urteetan neurtzen sirenak amesten ditut hiriko gauetan eta infernuak urdinez jantzirik abenida guztietan lagun itzurtiak faxismo berrien aurkako esperantzetan ezkutaturik esku-bonbez osatuko ditugu gure taupada bakoitza eta pelikuletako gidoiak aldatuko ditugu orain indioak ez dira gaiztoak izango ezta galtzaileak ere eta egungo terroristak biharko herioak bihurtuko ditugu desterru hauetan metaturiko amorruek gorriz margotuko dute eszenatoki berriak eta ez gara itoko zuen ur lohietan ez ginen jaio garaituak izateko baizik eta garaileak izateko eta hori eta beste zerbait gehiago da gure estrategia bakarra belfasteko alanbradek zulatu zuten hiria gara baina hemen bonbak beste aditzetan konjugatzen dira.
© Fertxu Izquierdo |
|