A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
KAFETTOA SEMINARIOAN
|
DEIA Piarres Ithurralde , 1935
Ehun jakintsunek ezagutu dute zer alor gaitza den gure mintzaire joria ehun koblokarik goretsi dauzkute haren ontasunak goresti haren loria...
Guk ere miletan oihukatu dugu nehun ez duela gure eskuarak parerik: zer nahi zuhamu eta belar sendo atera ditazke lur berri gizen hartarik.
Bainan lur berriak deus ez du emanen baratzezain on bat ez bazaio laster jiten. Nolaz hora gabe nahi zinukete lapar-elorriak errotikan suntsi diten?
Noiz agertuko da gure lur onaren eta haren zurgai aberatsen lantzailea? Noiz ilunbetarik aterako zaiku haiduru gauzkion iguzki argitzailea?
Zure beha gaude: otoi, erradazu nun zauden herabe zoko batean gorderik... A! Zer lan ederrak egiten dituzun emeki-emeki eskualdun jenden isilik.
Luma zorrozturik gogomena sutan bihotza oro gar atera zaite mundura... Eta isur zazu liburu batean Jaunak eman dautzun zentzu-argi-gaindidura.
Nehork neholere ezin erran duen egia zahar bat zuk harrazu girtainetik: lore bat bezala eskual baratzean berriz landa zazu haz dadin eskual gozotik.
Emozu iguzki ur eta ongailu landare gaztea hola laster gotor bedi! Bai zabal dadila hostoz eta fruituz mukuru beterik lirain, azkar eta handi.
Jendaki guziak bekaizti ditela zure lan ederraz orai eta beti ere... Bai ikus bezate zerbait bagirela eskualdun zaharrak jakitatez, gurez gure.
Ikus, gai girela bertzek bezain ontsa zerbait asmatzeko nehoren zurkaitzik gabe... Ikus, engoitikan joan nahi dugula geroari buruz guhauren argien jabeŠ...
Bainan ez zitela luzazegi gorde hauspeko pindarren molde herabetsura... Hautsa bazterturik har zazu emeki hego amultsuak derautzun ferekadura:
pizt zite gartsuki argi sorterria harri erdaldunak zure dirdira ederraz... Menderen mendetan zure herritarrak mintzatuko dira zurekin sortu izarraz...
© Piarres Ithurralde |
|