A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
KAFETTOA SEMINARIOAN
|
ENE KAIOLAN BI XORI Piarres Ithurralde , 1938
Ene kaiolan bi xori biak betan kantuz ari...
Kaiola guziek bi xori: ez badituzu aditzen, elkarra zaude orori! Bi xori kaiolan egoki: ez badituzu ikusten, itsua zira osoki!
Bata herbail, bertzea on: gizona baitan bi gizon...
Kaiola guziek xori bat lurreko parabisuaz nigarretan oroitua. Kaiola guziek bertze bat aingeru-kantu ederrez arrunt gogoetatua.
Bi xoriñoek bi amets: bihi-amets, zeru-amets...
Kaiola guziek xori bat iguzkiari huxtuka, egun berria sor dadin. kaiola guziek bertze bat ilargiari huxtuka, ilun egarriarekin.
Bi xoriek beren deia: bizi ala hil-nahia...
Kaiola guziek xori bat anaiaren adiskide izan nahi laitekena. Kaiola guziek bertze bat bere anaiaz halaber etsimenduan dagona.
Kaiolan edozoin xorik ez egon nahi bakarrik!
Kaiola guziek bi xori biak ihes joan beharrak beren presondegiari. Gizon guziek bi gizon: biak elgarrekin eta bat bertzea gabe ez on.
Ene kaiolan bi xori: Jainkoa beha bieri...
© Piarres Ithurralde |
|