A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
BESTE GOSARI ETA BESTE GOSEAK
|
HARRESIAK Iņigo Astiz , 2012
Itzaletan zabaldu da itzala eta laino artean galtzen doaz mezu ederreko lainoak. Soseguz.
Zutik igartzen ditugun arren oroitzapen ahul bat dira hiria baldarki ixten duten harresiak.
Altxatu zituzten biztanleen aurka eraiki zituzten haietariko batzuk, arantzak barrurantz bilduta. Guk
ez dakit zertaz defendatu nahi dugun elkarren besoetara honela jaurtita, eta zer gauden hondatzen uzteko prest
baina nahikoa zait keinuaren premia igartzeko guztiaren atzean badela isilean irauten ahal duen zerbait,
badela infinitu zantzuren bat gauzarik behin-behinekoenetan ere, beti trakets inguratuko gaituena, ze
une batez beste mende bateko hitzak eskatzen dizkit zure haragiak, eta urrun, orbel idor artean dabilela
sakelakoak jo dio norbaiti.
© Iņigo Astiz |
|