A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
HARRESIAK
|
BESTE GOSARI ETA BESTE GOSEAK Iņigo Astiz , 2012
Agurrari agurra pilatzen zitzaion eta ordubete eman genion elkarri gure urte inozoetako Pamplonan: eguzkitara utzitako gorpu jada. Ez genion besterik eskatzen, kirats zahar eta ezagun hura, hildakoei darien bake hori.
Kaldereriara eraman ninduzun, Madrilgo abenidetara ohitutako zure ibilera bihurri eta bizia alde zaharreko kale estuetara berriro ere egokitu nahian, eta Adrianaren logela, hitzik gabe, ezkerretara hiltzen utziz.
Orduan (ez)bezala, biluzik ginen hitz gutxi batzugatik ez balitz, dardarka bi jaioberri; hain zen dena oraina. Lehengoak guztiz ahaztu gabe berriz ikasi behar izan nituen zure keinuak, beste gose batzuekin egindako beste gosari haiek gogoratuz,
eta Bennen aipu hura (oker) berrituz: estatuak maite dituenak hondakinak ere maite behar ditu. Ez nizun ezer esan, nahiz maitatu zintudan isilean, Pamplona hain zahar eta hain berri hartan, zure ahotsari zauritutakoak eta hildakoak zenbatuz.
© Iņigo Astiz |
|