A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
HARRESIAK
|
TEOLOGIA Iņigo Astiz , 2012
Jadanik izan den eta gerora izango den bi gertakariren arteko denbora hil hau agortzen du erabat nire gorputzak; iraganeko katastrofe batez edo etorkizuneko zerbait handi batez ari dira denak —denboraren pertzepzio teologikoak deitzen ditu Rancierrek bere testuetan—, eta baliteke zerbait handia gertatzea baina nekez sinets dezaket zerbait hori niri gertatuko zaidanik, edo katastrofe hark nirekin zer ikusirik duenik, neurrian, ni ere horretaz mintzo naizen arren —hara, zure betile bat aurkitu dut masailean—.
Nire aldarrikatzen ditut hemengo uneok, babesgabe eta bazterreko; komando baten, ingeniari nuklear baten eta etxekoandre baten pareko egiten nauen orainaldi zalantzakor hau: ez ekintzena, baizik eta oihartzunena.
© Iņigo Astiz |
|