
Egile berarenak: TXORIA DATOR ESATERA (2011)
HORMAK LAU (2011)
HOGEI SEGUNDO (2011)
ETA NIK? (2011)
|
|

OHITURA DUGU
Mikel Etxaburu , 2011
Itsasotik sortu diren herrietan badugu ohitura balear¡ jarraitzeko --hura ikusten dugunean-- itsasoa itsaso den tokira
Atzo iritsi ginen Finisterrera harkaitzek ere bere buruaz beste egiten duten lekura.
Gaur Ternuara satorrek ere esperantza duten lekura.
Bihar iritsiko gara Islandiara berriro ere hotzak akabatuko gaituen herrialdera balearen bila iritsiko gara Islandiara herri baten bila
Itsasotik sortu diren herrietan badugu ohitura balear¡ jarraitzeko --hura ikusten dugunean-- itsasoa itsaso den tokira
© Mikel Etxaburu
|
|