A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
HAZPARNE
|
PONTRIQUE Lucien Etxezaharreta , 2012
Gauaren ferekak bere laztana karrika zikineri eskaintzen negu beltz ala uda epelez hainbat lagunen hegal itzaliak datoz gogora
joan ziren gazte denborak ostatu keztatuen bolborak goitika ala nigarrez arkupeak emazte zanpatuak gizon arrail laidostatuak garratoin bat zalu bere zilora
Errobiren arramantza erauntsi biharamunetan hitz beltzak murruetan polizia kaskoen dirdiran leihotik han Mon Bar odoletan zerra zahia lurrean odol xurgan
han parrean jendea oihuka gatuak karrikan ihes zakur gaixoa goseti begiak amultsu ondoko nagusiak bi ostiko jostuna goizik lanera joailia eta ez du nigarretan bidea
kadira antolatzen Jeanne auzoko atxoekin ilunbetako gau sorginarekin espartingile ahantzia aspaldi joana agorrileko lur ikara eta jendea kanpoan Pontrique karrika miseriaren karrika
han ere Joanteguyren zurbiak zutik etxea dute berritzen Crémerie idatzia zen lehen bi xahar goxo saltzaile ziren egun batez zorigaitza hirugarren estaietik jausten lasterka
ama haurra besoetan gibeletik gizona harma eskuan saltokiko zolan uste gordeko dela bi tiro eta adio ama eta alaba hirugarrena eta adio Etcheverry buhamia
ene karrika puntako ondarkinak zur eta puskeria zikinak garratoin zirriztalarien besta hemen bada belar eta guzi jende xeheak beren sosak zaintzen kutxan maitasuna gakatzen
Patxaren desafioak txakur eta nagusien kontra intsumituen trufak polizi autoen lerratze ixilak eta kontrolak Jacques Lafitte karrikako hesi burdinak
manifetako arats eta ostatu beteak Aita Seme aintzinean PJko zakurrak euskal kantuak gauaz gora ETA militarra «section avec moi!» dio kapitainak Pontrique karrikan koktel eta harrika
gau luze gogorrak bakartasun hotzak ilargi ixilari so auzoen leiho tinkien arteko argiak zure ametsa lagun barneko ezin egona
argi basoaren azpian paperak labur hitzen nasaiari hutsa kolpeka buruko minari etsipena irriz telefonaren tirrintari so where is my gipsy wife tonight eta Leonard Cohen urruntasunetaz
plastikozko untziak ez dira betetzen ere hatsa doa trebeska biziaren hatsa zergatik hitzek min egiten duten ote hitz eskasak ere zauritzen goiztiriko leinuruak zorionez bizi itxura esnatuz argiaren faltsukeriaz
zazpiak laurden guti hiriko langileak hor dira xuxen Lestraden etxen kroasantak onak beti Café des Sports-en kafesne beroa hagunez lehengo jabeen aurpegia doala oroitzapenez
gau euriak aurpegi goxatzen Trinketeko karrika hertsiaren antsia teilatu itatxurek lepoa bustitzen zakur gosetiak barrandan plastiko beltzen tripak barreatzen autoen azpian beldurrez ahuspez gatuak so
Marengok erraiteko frango ezkineko laguna han dago Erakustokian zinen Maritxu zutaz batzuetan tristeziaz nago hiri kutxa zaindaria maiz mutur dago
noizko denboraz ari natzaio karrikan bazen beti zerbait zilo EDF edo Régie des Eaux ura gaindituko zela noizbait hemen denak salatari halere sua beti pizgarri
etxe jabe minkorren soak sakelak pobreekin beteak hil hobi xuri barne ustelak APL edo RMIren harrapariak etxe aintzina dena argamasa aski dela merak derasa
Pontrique miseriaren karrika maitasun ibiltarien portua sahetsean dut ere Ternua auzoko Coursic mariñela Suhigaraitxipi gizon oldartia hemengo Peñak nola konda
ene andere auzoaren leiho hetsia iluntzeko bakarrik aterbetua ikusi du ene balkoineko lore gorria urrun du senarra utzia Pontriquen ote libertatea
hantxe eliz ezkilen dorrea orenak jotzen baina ez sobera zazpietarik hamarretara Soubelet zenaren orroak ezkontza eta ehorzketa Klaudio Harluxeti azken agurra
Patxa plaza eta Visitandinena autoen xoko gordeena gauaz solas ixilen ohantzea Tonnelieren arrabotsa iduri dela ahantzixea miseriaren karrika Pontriquena
amodioa karrikan ibilki egun batez aurpegi irri esku emanez soa argi ilunabarra dela goiztiri
epizeriako andere xaharra esne mintua hozgailuan sagar andeatuak zarean kolore eta mozorro berrian orai Afrika dator punpean
besta gau sutsu beroak xuri gorriz desiraren sugeak bakartasun leiho hetsiak gazteria jostatu beharrez utzi behar iluna karrez
etxe gris haundi zabalak leiho hetsien hasperenak untzi zikinez gaindituak Ernesten irri ozenak badoatzi kartzelako orenak
hainbat lagunen hegal itzaliak datoz gogora negu beltz ala uda epelez bere laztana karrika zikineri eskaintzen gauaren ferekak
© Lucien Etxezaharreta |
|