
Egile berarenak: HAZPARNE (2012)
BOTANY BAY (2012)
PONTRIQUE (2012)
XOXO BELTZAREN KOPLAK (2012)
BAIONAKO ERROBIN (2012)
|
|

EZ LEHER EGITEKO
Lucien Etxezaharreta , 2012
denak maldan behera sortzetik datorrela hiltzea iraganak deusetarako duela ahazdura erremedio bakarra dela jainkoak aspaldi hilak bide xahar bihurgunedunak zuzenduak normalizatuak euskara bezala laster nahiz hau liburu eta ikertzaileentzat behar den sistema numerikoetan sartua den biharko menturan ments batzuek arrapiztuko dutela munduan barreatu euskaldunen ondokoek judu erratuaren gisala armairu zoko batean atxikia Bibliaren iduri larruzko azal mendeek leunduarekin gaztetasuna bezala Ruben Darioren altxor dibinoa doala ere higaduraren maldan behera lehengoen gisala bazituztela orduan Errepublikaren deiak norteko lubaki hotzetan odolaren emaiteko amodioa bezala sortzean heriotza berekin daukala leher egiten dutela amets ederrenek ondartzako mareak irentsi gaztelua bezala badira oraindik monde zaharren deiari jarraikiak arra eta emeen arteko tirriari bizitzeko graziari atxikiak hemen gaude gure mundu ttipian euri iguzkiei beha curia txarra dela iguzkia ona dela udatiar turista hiritarren leloak goitika hemen bozetan parte hartzen hexagonoko pertzentai berdinekin gu frantses tipiko bilakatuak leher eginen die ere hango handi-mandiek beren gorputza pasatzen ikusiko diagu gu zahar momifikatuak izango garenek irabazia izanen diagu jo ta ke hil arte kartzeletako paretetan izkirio ilun erdi itzaliak hemen egon ginen bi aldaketen artean iraultza ala hil bertsio txarren aukeran saskipetik ere g¡zona gizon zela botere gosez ele zuri eta iruzur Djugaxvilik Stalin emanen zuela eta hemengo euskaltzale batzu ere esplotatzaile euskaldun izaitea ezjakinaren bortuetan hegalez Xahoren A¡toren ametsetan ezpata luzeduna zen armada buruarekin libertatea zainduko zuenarekin bainan ezpataz hiltzen zuenak ezpataz leher egin zuen ere zuhur hitz aspaldikoa bainan ezpata nagusi eta kultur erag¡le eta doz¡er apainekin jujatua oi juje ezpalitz igela gure arno kantar¡aren ura nabari diruak usteldu jendartea moltsa hanpatua eredu eta hobeki erran zure akz¡o portefulla lanteg¡ak desegiten duen sistemaren ateharri Mosoeletako fonderiak Ruwelleko zirkuitu imprimituak ezdeusaren heinera ekarri emazte eta gizon langilea haurrek berek ez gehiago estimatua eskoletara bidaliek boterearen kultura etxerat ekarriz aita umiliatuz ama ixilean ehortziz badira deiadarrak itotzen direnak eta itotzen ez direnak burua galarazten duten sistemak beren burua urkatu dutenak alkolean lerratuz perrekatu direnak etxea beren garun xokoan utziz leihor urrunetaratuak Picassoren Gernika postal batean zintzilikatuz etxeko sukaldean badira hemen egon direnak lurra saltzekoa bazutenak heietaz baliatzaile onik bazela eta mendietan larreak labakitu zuhaitzak ezabatu alanbrea ekarri onkailuz eta pozoinez ase lurretan bi izorraldien artean laborariak esklabo beti gehiago ekoiztu merkeago saldu bakarrik lanean etxea hustu ez dadin pertsulariek aipatu lur hontako erregea mutil morro¡ apala bankuko nagusiekin hasarrea pizten da 4x4en motur azantzekin gure bide hertsietan bisitariak ibilaraziz euskal nortasun azkarra goretsiz libertatearen seme garenak omen laudatuz denak zerbitzari nahi gaituztelarik denborak doatzi eta ez onerat begiak gure zaintzen denetan larru barnean laster lauki zaindari ttipiak mundu guzia ukareko elektronikoarekin buru muinaren formatatzaileak bestalde laster pentsakera amankomuna edo bestela zu zara terrorista non dira biziaren ametsak haur garaietako sahets bideak xoxoak kantari udaberrian pikaren buztan xuri beltxa bere arbola gorenetako ohantzetan eta lagun joanak lagun galduak aita eta amaren bizi kezkatiak oroitzapen galduak eta ortzadarraren koloreak argi biziak goizeko leinuruak ilargi betea Artzamendiren gibeletik jalitzen eta zurekin denboraren goxatzeko aukera denbora geldituko zela eta bizia dena argi izanen zela egun bakotxa besta bat zure irria aldiro mirakulu bat zure jantziak hunkiz heltzen zela mundu sakratuaren aldarera naturak eskaini ontasunera arno guziak kantari zuhaitzak itzal eta fruitu eskaintzekin Eden berri baten segurtamena sugearen histua ezintasunaren mezulari herraren hazle bekaizgoa eta dena berriz haste dela lurraren iraultzeak hazia ehorzten gure biziak besteak jaten eta guk besteak hazten eiherako errotak bihia ehotzen zoin dira egun esperantzak ez leher egiteko munduaren aldatzeko jainkoak mutu eta ixil direlarik indarrak flakatzen ari eta bakartasuna leize ideki bilakatzen lehen leihorretako biztanleen kemena nola hazten zen ez dakigu bizitzeko atsegina eragile zitekeen amaren gozoak haurraren bidea egin zezakeen bainan egun dakigun eta ikusia dugunarekin nola marratu biziko atsegina gure mundua ehortzia dutenen fidantziarekin gure euskara hemen galdua daukatenekin herri mutu eta elkor bat eraikitzen ari daukutenean biharko munduak eraikiz bakotxa basamortuko arkaitz bilakatuz elgarri so eginez mendiko urak ordokietakoekin bat eginez errekak itsaso bilakatuz minak eztituz eta elgar entzunez sortaldeko eta sartaldeko musikak bilduz mugak aurdikiz Asisako San Frantsesen bake bideak zilatuz Taizekoenak Tibetekoekin kurutzatuz Gernikako arbola munduko bake eredu Lidiceko haurren estatuak piztuz Auschwitzeko ateak apurtuz eta Rocheforteko Galerianoa Plumagaineko Bordaxuri bere arraunetarik kendu Legassen hautsek Orreagako gudua kondatu eta Txapelaren Bidasoakoek uretik ekaitz bat jalgiarazi hiru olatuak nigar, esne eta odolezkoak zeruraino altxatuz lur hontako umezurtzak beren amen altzorat iganez amodiozko irri goxoak barreatuz maldaren beheretik goitik gabiltza betiko Sisifoak amodio berriak egun beltzak itzaliko dituela heriotzean bezala lokartzen gara holako esperantzan ez leher egiteko
© Lucien Etxezaharreta
|
|