ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

Egile berarenak:

 

HAZPARNE
      (2012)

BOTANY BAY
      (2012)

PONTRIQUE
      (2012)

BAIONAKO ERROBIN
      (2012)

EZ LEHER EGITEKO
      (2012)

  literaturaren zubitegia  

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

XOXO BELTZAREN KOPLAK

        Lucien Etxezaharreta , 2012

 

 

Handik hara haraindian
arkaitz neketsuen maldan
ur harroen harramantza.

Jauregi ate herdoila
ostalarien alkola
oihanean ilun huntza.

Gauetik dator dirdira
oraindik xuxen mizpira
bide sahetsez ortzantza.

Iragan labur bizia
agurtzeko nekezia
gaztetasunaren dantza.

Egian dela alegia
urrundu da aurpegia
dena bilakatu latza.

Begia dagola idor
besteeri dela dena zor
noiz nola geroaz mintza?

Joan ziren gure denborak
atzerritar orai haurrak
hustu da ene baratza.

Mundu oro erroz gora
zentzuduna da eroa
pikoan dela laratza.

Dena delarik ahanzten
haurrek apoak gidatzen
lantzak zilatzen sahetsa.

Oihalak oro urratzen
suak dena du garbitzen
soilik da gelditzen hautsa.

Haizeak hau barreatzen
oroituz ere lotsatzen
gogoan da xume hatza.

Handik hara haraindian
arkaitz neketsuen malda
ur harroen harramantza.

 

© Lucien Etxezaharreta    

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa