
Egile berarenak: NAHIKOA SUFRITU DUDALA USTE DUT (2013)
OROITZEN BADUT (2013)
GORREN DANTZALEKUKO ISPILUETAN (2013)
|
|

GORREN DANTZALEKUAN
Aritz Mutiozabal , 2013
Gorren dantzalekuan zigarroen kea entzuten da, konbinatuaren izeberga urtzen doan erritmo berean Droga merkeek ez dakizun hori anplifikatzen dute zentzumena berreskuratu duzula sinestaraziz Sumatzen duzun bakarra bihotzeko taupadak dira areagotzen pixkanaka - p i x k a n a k a Zoriontsua zara, gainerakook sentitzen duguna bizi duzula pentsatuta, eta asko gerturatu zara une batez, bozgorailu okerretik Gaur entzun duzunari isiltasuna deitzen diote jakintsuek; niretzako beldurra da
© Aritz Mutiozabal
|
|