A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

GORREN DANTZALEKUAN
      (2013)

NAHIKOA SUFRITU DUDALA USTE DUT
      (2013)

OROITZEN BADUT
      (2013)

  literaturaren zubitegia  

 

GORREN DANTZALEKUKO ISPILUETAN

        Aritz Mutiozabal , 2013

 

 

Gorren dantzalekuko ispiluetan begiratzen naiz

bala zauriak zenbatzeko,

fusilatuen memorian

lotsaren zelairik ote dagoen galdezka,

damu arantzen zedarri bustietan

arnas beroak izenik gabe

erre zituztelako azalean sartzen ziren bizkarroiak

Gizakiak gorputz izateari utzi

gorpu izanda usteltzeko

Isiltasuna nagusitu da eztabaidaren belarrietan

gardentasuna oraindik koagulatzear da

 

© Aritz Mutiozabal    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko