A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
HEREDATU NUEN
|
NIRE KREATZAILEARI Jule Goikoetxea , 2014
Hostokentzen hasi naiz eta kezkak hartu zaitu zer izango ote naizen gaur izango ote naizen
agian jaioko naiz langabetu lehendakari jubilatu
akaso heldu jaioko naiz eta ez dut distantzia egokiz hausnartzeko zure faboreen beharrik
akaso ilehori eta azeri sortuko naiz zorrotz eta oharkabe bizirauteko familiaren itzulera europar honetan
agian peoi jaio eta xake bat egingo dizut zure bizitza zure ondorengotzatik banantzen duen baldosinaren erdian
ausaz lelokeriazko une sortuko naiz amarrarik koiunturarik umorerik gabe
akaso ilargi-ulu orraztu batez betirako toreatuko zaitut gaur otso jaiotzean
edo maita zaitzaket agian instintu eskaseko piztia honen tratua egokitzen baduzu ez daukat dibinitaterik pittin bat ausaz marikoi iragangaitz eta kobra hausnarkarien artean jarraitzeko desio sutsu horren atzean ostendua
putz egin hosto guztiei banaizela dirudi
© Jule Goikoetxea |
|