A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
HEREDATU NUEN
|
KAPITALA Jule Goikoetxea , 2014
Zakurkeria demasa da kasurik onenean bizitza (hirurogeigarrena) dio sudur orrazkera deseginarekin beltza ezpainetan eta kartoi fineko beste ale bat arazoa ez baita ez kea ez ogia mugikortasuna baino
Barakaldotik Basaurira etxean izotz tabernan zor keinu bakoitzeko kobratzen da ez badago dirurik ez dago eskua mingaina esanahia lekualdatzerik
hotz mugiezina soilik
pobrezia besterik ekoizten ez duen mekanismoa da
kapitala
biolentzia inpartziala partziala baino hobea izango balitz bezala
hotz mugiezina demaseko zakurkeria dio ke laino artean, non da nire esku mingain eta esanahien balio erantsia?
Izoztua, sudur orrazkera deseginarekin. Zorpetua, beltza ezpainetan.
© Jule Goikoetxea |
|