A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
BILBO
|
EGINGO DUT IHES Joanes Urkijo , 1990
Kale huts eta oihartzunez beteriko honetan azkeneko barrikadan galduriko amets zimela aurkitu dut zuhaitz erraldoietan bere sustraiak erajota baina ez da orain berriro jasotzeko tenorea ez eta ere txakur deslaiak berriro izango ekaitz elektriko haiek iratzarriak
Eta kale barrenean hiriaren harresian zentinela nekaezina inularrean itzala gorribeltzean ezabatua eguzkiaren sarean Hitzik barik bere ezpainek esan didate sekula ez duk Praga ikusiko ez oh ez eta ere haren mila dorreak
Eta ez dela orain berriro jasotzeko tenorea hiriko asfaltotik aintzinako arrastoak eta agian gero gaua oldarka etortzean zaldi zurian asapalan joango naiz mailukizko zeruan zazpi burudun izarrak eta nire oinpetan urtuko eulibeltzak bailiran Ikaroren hegaletan egingo dut ihes Pragara Pragara Pragara
© Joanes Urkijo |
|