A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
BILBO
|
BAITA NI ERE Joanes Urkijo , 1992
Poesia honen gauean euria dakar dio argiaren goaiak kontzientziaren zulo hauek noraezeko bidearen atariak basamortuetako ahotsak harresi hutsak baizik ez dira
Deusezaren erdigunean denboran zeharreko hariak ibiltzen garen oihan eskergaraino mezua ekarri zutenak: ametsen zama astunetik ihes egiteko abagunea artaziak hartu eta unibertsoa zatika berregiteko abagunea
Musika kolorezko txorrota zerion gauari tantoka eta zu ere etengabeko egian sortutako odol lurrinik preziatuena azkena ilunabarreko zaurien azpian ez dakizula agur esaten zeurere burua behera bota behar bait duzu egunero zori egongaitzaren leize zulotik sagarreko sugearen laberintoan
Zure irudia orduan distiragai saxofonistak in the mad movie zorioneko ametsak Mickey Mouse agure bat azken batean zulonpo galdutan non denbora izoztu zitzaizun baita ni ere zurea beti mitxeletak bidaliko dizkizut beharbada ai ene
© Joanes Urkijo |
|