A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
BILBO
|
LOALDI ETERNOAN Joanes Urkijo , 1990
Acab Acab non daukazu arrankazia Acab Acab figura ituna gainaldean
Uhainak arrain makurtuak kriseilu kulunkariak arrainak gaua bezain hotzak hodei txuri bat sarda bat balea bere zainak azal gaineko ibai barreiatuak eta gainaldean loro lore beilegia bere ametsak kontari:
ikusi nituen ero bizi ziren hiriak eta hango kaleetako txirrin elektrikoak baina orain nire postale bilduman begi guztien so guztien testigantza dira
Acab Acab isilean irentsiz Acab Acab gizalegezko negargura
Loaldi eternoan arrainak ozeanoekin amets eta karelean aluminiozko txori bat itzalik bakartiena deusezera begira loaldi eternoan desiorik sutsuena
Acab Acab figura ituna gainaldean
© Joanes Urkijo |
|