A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
MAITE ZAITUDALAKO
|
IRAULTZAK Jose Luis Otamendi , 2007
sinesten ez dudan iraultza bati buruz hitz egin nahi dut munduan jende bakoitzari bere leku doia ematekoa dena
sinesten ez dudan iraultza bati egin izan diot otoitz ez humanitatearen alde inoiz nire bihotz loka piztu dadin baizik
sinesten ez dudan iraultza bat helduko da jendea lo dela aldatuko ditu gauzen neurriak aldi bateko bederen
justizia poetikoa ederra izango da bere krudelean justizia eta poesia ahaidetu ahal balira legez ausazko errepubliketan
sinesten ez dudan iraultza bat espero dut hitzak neure ohikeriaren morgetik erreskatatzeko ahalegin heroikoak leher nazan
sinesten ez dudan iraultza bat dut faltan ezinezko garaipenera arte ni baino jokalari fierragoek jokatzekoa
eta hortik aitzina gauaren isiltasunak iraultzaile sinesgabeok estal gaitzan lehiatuko naiz sator lan fedegabean
© Jose Luis Otamendi |
|