A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
ORAIN DENA ULERTZEN DUT
|
HIZKETARI UTZITA Juan Luis Zabala , 2000
Hizketari utzita, poema hautsiak idatzi behar dira.
Liburuetako orriak askatu eta elkarrekin kolatu behar dira nahasian, leihoak karrikaratu behar dira, eta errepide bazterretan ezarri.
Herrenka ibili behar da, zaborrez betetako maletak eskuan hartuta. Ondo jantzi behar da, arropa guztiak dotore urratzeko. Erori egin behar da, beti, dardarka eta kontrolik gabe, automatiko, inoiz gelditu behar duenik ez dirudien tren bihurri baten antzera.
Epilepsia txikiak askatu behar dira, hausturari hitza emateko, hizketari utzita, ispilu berriak kraskatu behar dira hausturak bere burua ikus dezan.
Ezinezkoa da hitz egitea eta poemak idatzi behar dira haustura honi baten emateko, haustura honek jan ez gaitzan.
© Juan Luis Zabala |
|