A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
ORAIN DENA ULERTZEN DUT
|
IHES EGIN ZIGUN TRENA Juan Luis Zabala , 2000
Noiz irten zen ihes egin zigun trena? Urrutira eraman behar gintuena? Nork abisatu behar zigun? Nork zekien ordutegien berri? Nola jakin zuten trena hartu zutenek noiz joan behar zen geltokira? Zein txokotan, zein egintza arrarotan geunden gu, despistatuta?
Orain ez dugu erremediorik. Hemen gelditu gara. Etsita. Aurrera baino atzera begira bizi gara. Handiari baino txikiari begira.
Trafiko seinale hautsiei erreparatzen diegu, baserri hondatuetako harri zaharrei, espaloietan sakabanatutako zabor apalari, leihoren bat edo beste hausten dugu, teleaparatuekin kargajasotze saioak antolatu, kale ahaztuetako asfalto gainean etzan mozkor plantak eginez.
Kontzentratu egin ditugu lehengo amets ederrak kapsula txikietan. Gero eta trinkoagoa da gure hizkera.
Noiz irten zen ihes egin zigun trena? Inork ez zigun ezer esan, ezer galdetu. Izan al zen trenik? Pena sentitu behar al dugu ihes egin zigulako?
© Juan Luis Zabala |
|