A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
NIRE HERRIA
|
ITXARTU, EUSKO ALABEA! Sorne Unzueta , 1931
Ortzia garbi ta oztin dakusku, sorkaldean argi gorri biguntxua zabalduten hasi da. Itxartu, eusko alabea; jagi, ba, emakumea!
Euskadi, geure aberria da arrotzaren jopua. Oinartean, ilunpetan, danok lo egon gara ta, bere negar, zotin, oihu mingotsak, entzun baga.
Sabin, geure neba onak, lehenengoa, entzun eban Euskadi urgazi eske egiten euskun deadarra: deadarra entzun eta zutik bera aldezten, jagi zan.
Sabin jarraitzen, edonon, hasi dira eusko herrian, aberriaren kateak astinduten euskoak. Ugartuta dagoz eta behin apurtuko dira.
Eta zu ondino lo zagoz, ene ahizta kutuna? Ez zaitu, ba, ondino itxartu lanaren zarateak? Itxartu eusko alabea, jagi, ba, emakumea!
Umea, geixorik badau osatzeko izaten da osagarririk onena, amaren maitasuna; baita emakumeen bihotzak, gaizkatzeko aberria.
Geure goiko Jaun onari egin otoi, euskeraz, eskatu, Euskadirentzako betiko askatasuna, geure Aita bigun onak entzungo deutsue-ta.
Zeure odolaz hazitako seme txiki politak, sehaskan, lo samurkiro, egiten dauan bitartean, abestu olerki aberkoiak eusko abesti gozoak.
Semearen bihotzean txikia dan artean erein Euskadirentzako askatusunen nahia, batera Jaungoikoaren maitetasun deunagaz.
Umea egingo da gizona, hazia, landarea, ta izango da, bai, gogorra atzeratzen ez dana heriotza ikusi arren, Euskadi aldez eginda.
Zuk josiriko ikurriņa zuri-gorri-orlegia, Josu ta Deun Anderren gurutzak daukana, egun baten, mendi goian, egongo da zibuka.
Zuk hazitako semeak, zuk egindako ikurriņak lortu-iragarriko dabe Euskadi-askatasuna. Itxartu, eusko alabea; jagi, ba, emakumea!
© Sorne Unzueta |
|