A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
ITXARTU, EUSKO ALABEA!
|
ARTXANDA Sorne Unzueta , 1952
—Ama, ez dot gaur ikusten geure ikurriņa goiz guztitan bezela mendi ganean. Zer jazo ete da?
—Ene seme hegazkinak atzo izan dira hambeste bai, hain sarritan!
—Bost bidarrez amatxu galduta ginan Artxandan. Eurak jabe ta gu menpean. Eguzkiaz batera, jagiten nintzan mendi hori ikusteko. Egun barriak ekarran beti poza. Geure ikurriņa Artxanda-ganez beti hegaz... jaubea!
—Ezin betiko eutsin... Galdu, geureak... gehienak, zaurituta besteak hilda... Atzerritarrak doguz orain jaubeak. Geldirik eta ixilik egon etxean.
—Ezin, ezin, amatxu, ez da hori egia! Bizirik euskotarrak horren menpean? Entzuten dot, bai, entzun abesten gudariak geroago ta urrago goraltzen aberria.
—Etsaiak harrapauta geure gazteak, gaixoak!, daroela tarrantaz hildegira. Laster horma ondoan ene semea, suzkilukaz erailda jausiko dira...
—Abestu, aintzaldu Euskadi anai zintzoak! Ama itxi naizu, urteten. Eurekaz noa.
© Sorne Unzueta |
|