A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
ITXARTU, EUSKO ALABEA!
|
NIRE HERRIA Sorne Unzueta , 1932
Bagagoz herrian.
Hortxe begi aurrean baserria zaintzen daun mendi-zorrotza. Lotu da bultzia. Bidera jatsita, nasaituten jat bai, benetan bihotza.
Arrotzez beterik egon da bultzia. Hitz lotsabakoak, abesti zantarrak, nahi ta nahi ez, entzun behar izan dodaz Jainkoaren aurka biraoaz nahastauta.
Bere mosu leunaz gabeko haizeak hotzituten deust bekoki beroa. Bultzian, deadarrak, zarata ta kea. Hemen, atsedena, gentzea ta loa.
«Tut» luzea eginda buztan balzdun harro badoa barriro. Begi biribilak zabalak daroaz. Bultzia joanda, baserrira, ostera, etorri da ixila.
Zer dauko gau honetan, neure herriak? Ikusten dot inoiz baino argiagoa. Goi-aldean iletargia beteta estaltzen dau, miesa miakaz, lainoak.
Lehengo euriak, busti dauz zidor-bideak goiko argiak orain dagoz dizditsuak. Laino artean, gora eginda abat igerrak, neure eritxiz zugatz zaharrak hegaz doaz.
Deritzat garbiagoa, deritzat zuriagoa gau honetan, hilda lez dagon herria. Bere gogoak, gorantza igoteko dauko antza damuturik garbai-negarrez bustia.
© Sorne Unzueta |
|