A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
GALDERA
|
PINTA BAT TENNENTS Urtzi Urrutikoetxea , 1997
Securlty forces Regret Any delay or inconvenience blame the terrorists
Nire dinamitarik indartsuena zure men jarri nuen. Falls-eko mikrofono inperialek angelu orotatik grabatu zuten amorante urrin baten diskoa zinen. Rucaren patrolek salaketa telefonoa daroate izkribaturik beren hezurdura blindatuan, mural errepublikarren arteko paisaiaren zatia dira, euri mengela ere erreginarena dela esateko.
Itsasoa muga garaitezina zuregana beti sumatu zintudan Belfasteko karriketan; gaita bakarti baten notetan zeunden, bestela zure ametsen irudia zekarten arrabita militarretako neskatxa zinen. Kaputxa errepublikarren azpiko irlak ere konkistatu zenizkidan.
Baserriko currya gordetzen nizun badaezpada eta martxa sektarioak garaitzen genbiltzan baina ez zintudan aurkitu, zu hemen zeunden betiko legez eta ni, ezdeusaren aiduru Kelly's-en sartu nintzen pinta bat tennents edatera.
© Urtzi Urrutikoetxea |
|