A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
PINTA BAT TENNENTS
|
BIDXOTZA Urtzi Urrutikoetxea , 2000
Orrazi hau gudozu? Nauk orraztuko zatut, trankil.
Itxixuz begidxek da esaistezu minik in azkero.
Polite zara lotan. Sano, bidxotza. Orduek emoten doaz zuri begire. Ezpanen jagole, gaurko funtzinoa amaitu in dala dinoidxen kortinak begidxek ostonduten'tzuez da poztuten naz bidxer be egongo dana jakindde.
Argi berde baten amestuko't zelan, itzarri'pe, polite zarean, lotan zauzeneti desbardin, da bardin polit,
Baie begidxek zabalduten dozuzenien orduen zauz politen, Inozentziz, jaidxo barridxen ikusmiran jabiltzuz perlatxuek, itaune iten daustazu, isil de zabal. Nik ninidxek tapau de betazalien mosu emon beh'otsut. Eta bidxotza, hori dekotzut erantzune.
© Urtzi Urrutikoetxea |
|