A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
PINTA BAT TENNENTS
|
MUXAR DEMOKRATIKOAK Urtzi Urrutikoetxea , 1997
Ziega postmodernoak oso bereziak dira. Leiho estua daukate, patioa eguzkitsu nahi edurtuta goza dezagun. Berdin zaigun arren, eguraldia miratzeko askatasun maiuskuloa eman digute. lau metro karratutara mugatzen gara.
Bitrokeramikak eta sukalde ontziez gain, zer jan inofentsiboa ere lagatzen digute lantzean behin.
Gatibu zoriontsuak egin gura gaituzte, pareta hauez landa euren goardiaren komenientzia sinestaraziz.
Anartean, muxar demokratikoek oheko hankak jaten dituzte kra kra astiro baina taigabe. Gaur koltxoi berria ekarri digute, hondoratzea leunago gerta dadin-edo.
Ze, muxarrek kra kra jarraitzen baitute eten barik.
© Urtzi Urrutikoetxea |
|