A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
GUTAZ ARI ZIREN
|
ZAUNKA DARRAITE Txili Lauzirika , 2003
Egunero eguerdi aldean esnatu eta gosaldu gabe kalera atera. Loaren arrastoak oraindik aurpegian tabernara heltzen zara. Kafesnea atera orduko piztu duzu kanutoa. Oraingoan ere ondokoak utzi dizu txina. Dirurik gabe zabiltzala eta bizitza puta honetan izorratzeko gaudela esan duzu hitzak txistua bezala boteaz. Egunkariak lasaitzen dizu barrena «Odolak isuri eta isuri jarraitzen duela eta ezer ez dagoela galduta...» Ke putzadak eta irribarre bat tarteka gertakarien orria irakurtzean. «Irabaziko dugu» esan duzu eta denek uste dute futbolaz ari zarela. Gaixoa, kementsua sentitzen zinen poliziak pistola kaxkarrean jarri arte. Oraindik gauero balen txistuak aditzen dituzu buru ondotik pasatzen. Eta estuasunak itotzen zaitu. Txakurrek zure ametsetan zaunka darraite. Oraindik korrika ikusten duzu zeure burua oinak lurra ikutzeko indar barik eta gauero atxilotzen zaituzte.
Esnatu eta ziztu bizian abiatu zara periodikuetan ote zauden ikustera.
© Txili Lauzirika |
|