A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
GUTAZ ARI ZIREN
|
LANGILEAK Txili Lauzirika , 2008
Pattarrak goldaturiko zintzurren antzera eskuak garraztuak dituzten obra gizonek ez diete gehiegizko arretarik jartzen eguzkiak zenbatzen dituen urtaro aldaketei, udazkeneko hosto eroriek grabitatearen legearekin izan dituzten harremanei buruz txindurri beltzaranak esan ditzakeenez beste.
Beren atzera-aurreretan zentratzen dira, erlojuetako hortzak eta orratzak bailiran errotazio eta zirkularitate etengabeetan, diruaren joan-etorri eta beharrizanak aparte bizitzan bestelako funtzio eta utilitaterik ez balu bezala haien existentzialitateak, berauen aurpegien zimurretan leitu ahalko balira bezala jardun filosofiko sakonenak ispilu aurrean lanera orduko bizarra egitean.
© Txili Lauzirika |
|