A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
GUTAZ ARI ZIREN
|
BADITUT Txili Lauzirika , 2008
Baditut begirik kausitzen ez duten begiak, lagunak eta lagunak ez direnak, etsaiak eta ezer ez direnak.
Baditut isunak eta zitazioak, inork ez dakizkien kausa irekiak aislazio eta hipokresia sozialaren izenean.
Baditut mezu sekretuak eta konplotak, hizkera ulertezinak eta periodikoetako titularrak, ahoz ahoko gezurrak eta inozoek asmatutakoak.
Baditut militar eta boteretsuen amorru eta mendeku nahia orbainetan izkiriatuak, polizien eskuburdinak eta tiroak oroimenean iltzatuak.
Baditut eskatzen dituzten hitz eta zenbaki guztiak. Hainbeste gauza ditut ezen ez dudan ezer.
© Txili Lauzirika |
|