A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
IZARA BERRIAK
|
NIK EZ DUT EZER EGIN Gaizka Amondarain , 2002
Elurrak gaua desterratu zuen eta hiria argiz jantzi negu erdian Haizeak ume bat bahitu zuen kometa eta guzti Eta jendeak ahozabalik begiratzen zion negarrez zerurantz zihoan umeari Papelontzietan erretako argazkiak baino ez Tabernetan kantu zaharrak entzuten ziren etengabe Boteila hutsak pilatzen ziren portaleetan Eta bakardadeak bizitako agureak ardotan afalduko zuen bere zorigaitza gaur ere Lanpara bat piztuta bosgarren solairuan Hormigoizko lautada biluzia bihurtuko zen hiria Trenbideak, agur baten pentagrama difuminatuak
Telefono deiek ez zuten amodiorik egiteko balio Katuak protesta moduan larrua jotzen hasi ziren goizaldero amorratuta Eta eskaileretan agertu zen postaria hilda
Norbaitek gure gutunak lapurtu zizkion Eta errekak ur gabe geratu ziren egunetik gauera Gu zubian pausatzen gara errekari begira pentsakor «Egin dugun bakarra harri bat botatzea izan da!»
© Gaizka Amondarain |
|