A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
NIK EZ DUT EZER EGIN
|
HERIOTZA EZ DEN BESTE ZERBAIT Gaizka Amondarain , 2002
Heriotza ez den beste zerbait nahi dut gaur gosaritarako Barruan dudan atzerritarra izan nahi dut berriro jaioberritan bezala Negar egin, negar egin beldurrik gabe Eta heriotza ez den beste zerbait sentitu ferekatzen Taupadak eta unibertsoa kopa batean urtzen
Ez dut idatzitako hori guztia izan nahi Barruan dudana baino ez dut erakutsiko aurrerantzean Ez eskatu bisaia berririk Nik sortutakoak edozein kale izkinatan aurki ditzakezu Supermerkatu aurreko akordeoi-jolea naiz Horrelako egun batez hil zutena beti kantu bera jotzen zuelako
Heriotza ez den beste zerbait nahi dut Udaberriak idatzitako manifestua edo gidoirik gabeko filma Sortu dezadan amaiera gabeko istorio bat Eraman dezadan nirekin alde guztietara Eta amaiera heltzean asma dezadan nik neuk neurea
Badut atzerritar bat barruan inork ezagutzen ez duena Istorio bat daukana kontatzeko Munduko bazter guztiak ezagutzen ditu Pauso motelez ibiltzea gustatzen zaio Loak hartutako parajeetan unibertsoa xurgatzea
Ez daki ondoegi hitz egiten atzerritarra baita, Baina utz ezazu momentu batez aske Eta ikusiko duzu nola estaltzen dituen itsaso guztiak belarrez
© Gaizka Amondarain |
|