A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
NIRE AUZOA
|
MIMETISMOA Ixiar Rozas , 2001
gauaren ispilutik zintzilik dago mundua eta itzalak besterik izaki goaz kaletik islada hutsak geure buruari bakarrak garela sinistaraziz gure desioak
pastillak astinduriko gorputzak dantza zoroaren taupadak daramatza musikak
ahoak gor arazten ditugu belarriak mututzeko eta bihotzak itsu arazi begiek ez dezaten gehiago hitz egin
eta gauak iseka egiten digu ispilutik behin eta berriro desberdinak garelako ilusioan mimetiko zoriontsuak gara
© Ixiar Rozas |
|