A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
EGURALDIAZ HIZKETAN I
|
ERAIKI DEZAGUN ETXEBIZITZA ALAI BAT Mikel Peruarena , 2003
Eraiki dezagun etxebizitza alai bat gure maitasunarentzat zabal ditzagun leihoak ateak eta dutxak jaso ditzagun teilatu berdeak pinta dezagun ezker-eskubi marra zentrifugo urdin eta arrosekin para ditzagun loreak harraskan ganbarak ukuiluan eta ohe borobilak katuentzat (oilategi bat nahi dinat komunean!)
has gaitezen teilatutik eta ezarri ditzagun zimenduak ohean eraiki dezagun etxebizitza alai bat hankaz gora hasita gure maitasun aterpetuarentzat (kontratista eta peoiak doazela antzarak ferratzera) eros dezagun material merke on eta politena lapurtuko ditugu edalontziak tabernetatik (ez dinagu korronte elektrikorik behar!)
has gaitezen teilatutik eta goitik behera hankaz gora eraiki dezagun etxebizitza alai eta gorri bat gure maitasunarentzat ardoa bezala onduko da urteekin eta inoiz beharrezko badu defendatuko dugu otsoen kontra sikatearen kontra gure errepertorioko musu sutsuenekin
© Mikel Peruarena |
|