A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
ERAIKI DEZAGUN ETXEBIZITZA ALAI BAT
|
EGURALDIAZ HIZKETAN I Mikel Peruarena , 2003
Eguraldiaz hizketan jarraitzen dugu erbeste honen espaloietan eserita kale kantoiko zelatariak disimuluz eta zeharka zelatatzen saiatzen garen bitartean (...) ekaitzak jarraituko dio atzetik galernari sargori dago egarri den jendearen oihuak datoz tabernatik albiste erauntsiari aterki berdeak zabalduz erantzuten ikasten ari gara bihotzbeste honen espaloietan eserita baina alferrik da beti alferrik da eserita itxoitea
(...) eta horretan gaudela norbait zutitzen da supituki garagardoa hartzen du eskuetan eta zelatariez oharkabetua zugatik galdetzen du axolagabe horrek (...) lainotu egin du zerua dio beste batek kale kantoia zeharka zelatatuz
© Mikel Peruarena |
|