A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
ERAIKI DEZAGUN ETXEBIZITZA ALAI BAT
|
TRENEAN ETORTZEARENA Mikel Peruarena , 2003
Etorriko zinela agintzeko erregutu nizun trenean etorriko zinela zuk baietz esan zenidan (nola ez ba) zure masailetako gatza deszifratzeko denborarik hartu gabe ordea
nik badakit ia ezinezkoa dela baina hala eta guztiz ere sinistu behar dut zuk ni konturatu gabe ikusiko nauzun une bat existitzen dela
eta gure auzotik pasatzen direnean trenen ispilu beltzetan zoazela imajinatuz jaiotzen dira kantuak nire betiko ezpain zahar hauetan
© Mikel Peruarena |
|