A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
MARINELEK GOGOA ITSASOAN DUTE BETI
|
INSPIRAZIOA Anjel Erro , 2005
Nakarra ere bada nire ordenagailu oharrez eta desordenaz estalitik musika hain dotorea entzutea koktelerakoa, pitin bat dekadentea, pitin bat artikoa, ni parean nagoela galtzontzilotan. Ezin inor engainatu.
Inspirazioa ez da nik irudikatzen nuen gisakoa, berak chat guneetan esaten zuen modukoa. Eta heldu da eta ez dakit gogorik dudan. Nahiago nuen haren zain egon, aipatutako musika lagun: Dominique A, Jérôme Minière, Benjamin Biolay, Yann Tiersen, guztiak frantsesak, ederrak. Inspirazioa irudikatzen nuen bezalakoak.
Nire dezepzioa nabaritu du, nolabait —ulertarazten dit— nirekikoa ere badena. Eta honetaz ari para mintzo, ez genuke behar ordea. Ez dakit nola moldatzen naizen, baina beti amaitzen dut honetaz mintzo eta ez larre berdeetan larre berdeez, ez maindire artean kaleko mimoez. Gaur ere ez naiz betegintzarrera iritsiko.
© Anjel Erro |
|