ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

Egile berarenak:

 

BAKAR-EGOITZA
      (1905)

BASOTAR BATEN KANTUA
      (1911)

ORTZ-GIRO
(Gau iluntsu batean)

      (1912)

AMERIKA
      (1913)

AGUR, EUZKADI
      (1924)

ETXALAR
      (1928)

KAIOAK
      (1928)

KE-BELARRA
      (1928)

NERE BASETXEAN
      (1928)

ZER NAHI NUKEN
      (1928)

IBARREKO OLA
      (1930)

HIRUROGEITA HAMASEI URTEZ
      (1945)

  literaturaren zubitegia  

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

URRUNGAITZA

        Emeterio Arrese , 1904

 

 

Gauerdia da; ezeren hotsik ez dabil nagon tokian,

itsasoa ta lurra lo daude... logiro amesgarrian.

Amets, amets!... ez derizkiot orain esna nagonian

bezin eztiro ahal nezakenik egin begiak ixtian.

Izar, ilargi, haize ta beste leunkai onak batian

osatu dira maitagarrigo ezin litezken zorian.

Txori gaixo bat horla paketsu arki naizen bitartian

bere negarrak arindu nahiaz nere kupitasunian

amodiozko penak kantatzen ari zait aldamenian.

Gau isil eder zoragarria: hain girotsu zaudenian...

zer misterio gordetzen dira zure kolko pozgarrian?

Zer dira berriz gordetzen, Jauna, zer ezkutamen haundian...

egunez baino bertago dagon zeru garbi zabalian?

Lur hontan inoiz izan nezaken aldirik egokienian,

orain, bihotz ta begirakuna jasorik dauzkatanian,

oroitz ugari piztutzen dira izar txuri bakoitzian.

Izar politak, zuek zerate pozez bizi nitzanian

ikusitako argi berberak Euskal Herrien gainian;

zuek zerate handik urruti narabilen garaian

laguntzailerik hoben-hobenak nere bakartasunian...

 

                    * * *

 

O, zenbat oroitz ernetzen diran nere bihotz barrenian

inoren hots ta garrasi latzik entzuten ez dan gauian!

 

© Emeterio Arrese    

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa