ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

Egile berarenak:

 

URRUNGAITZA
      (1904)

BAKAR-EGOITZA
      (1905)

BASOTAR BATEN KANTUA
      (1911)

ORTZ-GIRO
(Gau iluntsu batean)

      (1912)

AGUR, EUZKADI
      (1924)

ETXALAR
      (1928)

KAIOAK
      (1928)

KE-BELARRA
      (1928)

NERE BASETXEAN
      (1928)

ZER NAHI NUKEN
      (1928)

IBARREKO OLA
      (1930)

HIRUROGEITA HAMASEI URTEZ
      (1945)

  literaturaren zubitegia  

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

AMERIKA

        Emeterio Arrese , 1913

 

 

                                New-York'en negoala idatziak

 

Euskal Herriko baztar maitetik yankitar hoien aldera

zorigaiztoan etorri nintzan ez dakit zer egitera;

hobe nuala derizkiot nik beste gehiagon antzera

iritsi eta berehalaxe jiratu banitz ostera.

 

Uste txoro bat izanik eta ametsa munduko dena

hau da gizonak egin lezaken ametsikan ametsena;

gogo beroak demaigun hegaz iritsi nahi gendukena

gezur polit bat besterik ez da, hutsa gure sinismena.

 

Urruti dauden gauz haiek beti intxaur aleen modura

bakan izanik hartzen ohi dute pila galantan itxura;

Ameriketan zorion guzik, Ameriketan hau t' hura,

gero ezer ez bertaratzean hainbeste gauz dan lekura.

 

Lotsagarrizko uztarripean goibeheraturik burua

lur hontan inork ezin lezake atera bizimodua;

alper-alperrik nahiko du batek lanez osatu dirua

baldin ezpada atzapar eta moko zorrozdun mirua.

 

Beren aukeraz egina izanik hoien neurrigai dana

hara legetzat ohiturak hemen ipinita dadukana:

«Eman garaian, arra bat eskas, hartzeko danean, kana,

etxeko gauzak beretzat eta auzokoak erdi bana».

 

Baserri txakur goseti batek eskean dabilenari

gogor ekiten dion bezela hoiek ere gutarrari

beldur izanik zerbait kentzera ote datorren berari

nahiz eskalea ez izan arren erasotzen dio sarri.

 

Ez det esan nahi Ameriketan ez dala beste lekurik

ia bat bere lurrean bezin dohatsu bizi leikenik;

Mexico, Cuba t' Argentinako zelai haunditan oraindik

bertakoentzat ez dago gaizki hitz egiteko biderik.

 

Gazteak: baldin zeren burua maite badezute zerbait

ez zaiteztela honuntz etorri, zoazte beherago albait;

hemen hainbat hitz gezurrezko ta hemen haina «O, yes, olrait»

entzun gabe han zuen saria hartuko dezute noizbait.

 

© Emeterio Arrese    

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa