ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

Egile berarenak:

 

URRUNGAITZA
      (1904)

BAKAR-EGOITZA
      (1905)

BASOTAR BATEN KANTUA
      (1911)

ORTZ-GIRO
(Gau iluntsu batean)

      (1912)

AMERIKA
      (1913)

AGUR, EUZKADI
      (1924)

ETXALAR
      (1928)

KE-BELARRA
      (1928)

NERE BASETXEAN
      (1928)

ZER NAHI NUKEN
      (1928)

IBARREKO OLA
      (1930)

HIRUROGEITA HAMASEI URTEZ
      (1945)

  literaturaren zubitegia  

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

KAIOAK

        Emeterio Arrese , 1928

 

 

Hego luze lirainez

haizea bigunki joaz,

goizero jarraitzez

orain egun argitzez

Zurriolara dihoaz...

 

...Berebiziko sarda

osaturik txuri-txuri

jai eder batez udan

aparretik sortu dan

hegazti saila dirudi.

 

Pozak darabiltz horren

aldartetsu ta zaleki,

girringa ta txioka,

jolas-irabioka,

ondoren berriz... plaxt, jetsi.

 

Noizik behin alde samar

uhina lehertzen dan batez

apar harroaz beren

lumak busti ez ditezen

bai arin goitu, bai errez!

 

Urgainean batzuek

ostera gelditu arren,

noiznahi lehengo aldia:

berriro sail guzia

zalapart osoan laster...

 

Goiz argiak damaien

aldartez kaioak zorun,

zehar, gora ta behera,

gogo duten aldera,

jarraika dabiltz edonun.

 

Non sortu ta zer izan

hautetsi ahal banezake,

hoiek bezela kaio

Gaztelupean jaio

eta biziko nintzake.

 

© Emeterio Arrese    

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa