ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

Egile berarenak:

 

URRUNGAITZA
      (1904)

BAKAR-EGOITZA
      (1905)

BASOTAR BATEN KANTUA
      (1911)

ORTZ-GIRO
(Gau iluntsu batean)

      (1912)

AMERIKA
      (1913)

AGUR, EUZKADI
      (1924)

KAIOAK
      (1928)

KE-BELARRA
      (1928)

NERE BASETXEAN
      (1928)

ZER NAHI NUKEN
      (1928)

IBARREKO OLA
      (1930)

HIRUROGEITA HAMASEI URTEZ
      (1945)

  literaturaren zubitegia  

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

ETXALAR

        Emeterio Arrese , 1928

 

 

Udazkena da... Egurats epel arinak usain gozoa dakar;

sortalde mugan eguntxintaren argilorea dirudin izar

zuria dakust... Garai ederra!... Nere barruan lehen ez det izan

egunargitze otzanez orain piztu dan hainbat zorion-dardar.

 

Iparraldera begira nago... arindu zaizkit amets hegoak,

t'amets eder hau osatzen dute alai agertzen diran usoak.

Hara non sail bat, hega bizian gaindurik errez mendilepoak,

bai zuzen t'arin honuntz jarraitu hegazti polit urrutikoak!

 

Baina... Zer etsai sortu da behean?... Oihu, zalapart, iskanbil nahaste...

Ardail bizi ta zoroaz dira hemengo baso guziak bete,

ta goian berriz uso gaixoak izu ta larri, noralde gabe,

Etxalarreko sarea jo ta bertan loturik ikaraz daude...!

 

          [...]

 

Udazkena da... Egurats epel arinak usain gozoa dakar;

eguzki horail irten berriak Atxurimendigainez irripar

alaia dagi... ta nere bihotz maitekor hau —ai!— usoen eraz

urduri eta lehitsu dihoa —ez daki nora!— betiko hegan.

 

© Emeterio Arrese    

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa