ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

Egile berarenak:

 

OHEA
      (1919)

UDAZKEN
      (1926)

NESKATX URDIN-JANTZIA
      (1927)

BULTZI-LEIHOTIK
      (1929)

URTE-GIROAK ENE BEGIAN
      (1930)

PARISKO TXOLARREA
      (1930)

EUSKO BIDAZTIARENA
      (1931)

ASABA ZAHARREN BARATZA
      (1931)

ETXEKO KEA
      (1932)

  literaturaren zubitegia  

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

IZOTZ-ONDOKO EGUZKI

        Xabier Lizardi , 1931

 

 

Izotz-ondoko eguzki,

neguaren parre:

olerkariak noizpait

iri goratzarre.

Emeki duk itxaroz

piztu garai-larre:

udaberri-lamiak

larreon batzarre.

 

Bˆtik nator, ibarrak

izoztuta utziaz.

Mendia yaiez dago

urrezko yantziaz.

Aren parrea dadat

irrika biziaz,

gozatua baitu gaur

ezti bereziaz.

 

Udalˆnak irria

oi du zoro ozena;

udƒk, aragikoia;

udazkenak, bena;

negu-gau ozkarbien

izotz-ondorena

berriz, bakarra duzu:

denetan emeena!

 

Bai baitator urrundik

Gabonetarako

seme zƒrra: bidean

elurpe du oro;

etxeko sutondoan

bixkortu ezkero,

ikus aren ezpaņen

parre antxa gozo!

 

Bai baitatza eria

ogean: erio

atzapar itsusia

luzatzen ario:

berbizkunde-berria

maiteak yario:

itzik ezin ta irria

ain ezti dagio!

 

Sagasti salla lotan,

abar makur nƒspil;

zelaiek, orbelpean,

ametsetan Orril;

txori gaxoei aztu

gau latzaren urbil;

aizeņoa lillurak

otxanduta dabil.

 

Aranak mailka daude

gorantza yarriak;

guzien ondarrean

laņo urdin, begiak;

izotz-arnasa, agian,

baititu iguzkiak

zernai tauparazteko

men zoragarriak.

 

Ezkerralde Orexa,

eskui, Altzomuņo;

nonai euskel oiartzun

ortzimugaraņo...

Dabesadan, ibarrak

laņotan daudeņo!

Dabesagun, lagunok:

geroak ereņo!

 

Aran ta muņo gaņez

Aralar aundia,

euskotarren zaindari

Mikelen mendia:

koskak elur-dirdaiek

bil ta, dirudia

amets eder mamitu

ortzian geldia.

 

Yondone goiangeru

garalle goitarra,

gure arazo latza

duk bizi bearra;

artarako, nagusi

dukan Yaun bakarra

ire bidez dotoigu,

damaigun indarra.

 

        * * *

 

Izotzak estali zun

gure Euskalerria;

mintzo ozenak zabaldu

berbizkun-berria.

Itzal-zokondoetan

lore, izotz-bitxia;

baņa gaņetaz ari

yauntzen eguzkia.

 

Izotz-ondo. Neguak

parre eme. Gizadi

larria gallurreruntz,

muņoak malladi.

Gazte sail kementsua

goraņo badadi,

izozpetik eguzkik

yare dik Euzkadi!

 

© Xabier Lizardi    

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa