A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

 

TIROKATU NAUZU

        Fertxu Izquierdo , 2007

 

 

Tirokatu nauzu

ronak uzten duen zapore mingotsaz

inperialisten begiradak biltzen diren lekuan

tirokatu nauzu

gogor

gupidarik gabe

eta itsasoak dakar polbora usaina

habanako malekoian

gorriz margotu ditugu ilargiak

irribarrez konplizitateak josiz

eta irauli egin dituzu nire bihotz guziak

begiak balak muralak

hormek diote xiana

iraultza horretan datza

bizitza amodioa la habana

tirokatu nauzu

eta zure arrastoa azalean daramat

muralak begiak balak

biharamunean izkiriatuko dizut

botako zaitudala faltan

begiak balak muralak...

 

                (labana zara nire bihotzarentzat).

 

© Fertxu Izquierdo    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko