A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

PIP' ETA TU
      (1923)

NERE MAKILA
      (1932)

DEIA
(Rythmes modernes)

      (1935)

ENE KAIOLAN BI XORI
      (1938)

  literaturaren zubitegia  

 

KAFETTOA SEMINARIOAN

        Piarres Ithurralde , 1923

 

 

Apezgaia ezta beti lo apezgaitegian

hori uste eztutenak eztagotzi egian.

Apezgaiak ez du beti liburua begian

ez da alferrik egoiten kaxa mahain hegian.

 

Edariak su gainetik irakituz darasa:

Errak, mutiko gaztea, otoi, ez hadi lotsa.

Ez nauk xuri itxuratik, bainan badakik ontsa

eskoletan ikasirik: nigra sum sed formosa...

 

Kafettoa, kafettoa, ongi zare mintzatzen.

Holako hitz batek hatsa ez dautzuia laburtzen?

Bi azukre puska beraz derauzkitzut bihurtzen.

Ikusiko duzu zonbat zaitudan nik maitatzen...

 

Kafettoa! erraiten dut ja nere azken hitza.

Ez nuke hunki nahi minki zure bihotza

bainan izaitez baitzare iluna bezain beltza

Izarra-k bere argitik xorta bat eman beza...

 

Berorik, urririk eta deskantsuki jarririk!

Kafettoaren hartzeko bada bertze molderik.

Apezgaiak joan behar du, ezkila aditurik...

Sabela errerik ere... laster... urrup eta klik...

 

© Piarres Ithurralde    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko