A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

BASAMORTUKO BIDEA
      (2006)

UNREAL CITY
      (2006)

OROITARRIA
      (2006)

GARRAIO PUBLIKOETAN GALDUTAKO AUKERAK
      (2006)

HERIOTZA ETA IDEIAK
      (2006)

COLOPHON
      (2006)

  literaturaren zubitegia  

 

LEHENGOA EZ ZEN ASKI

        Ivan Igartua , 2006

 

 

                    sustancia y fundamento de nuestra libertad

                    más allá de los límites estrechos de la muerte.

                                                                   Jaime Gil de Biedma

 

Baina ideiengatik erahiltzen duena

atzetik badatorkizu kaleetan zehar

eta kolokan jartzen baditu

zure duintasuna eta zure libertatea,

orduan ez zara ideiengatik hilko

bizitza ez duzu ideien truk emango,

gizatasunaren alde baizik, zeurearen

eta beste guztionaren alde,

ideiengatik hiltzen dutenen kontra.

 

Artean ere gauza anitz

galdetuko dizkiozu zeure buruari,

beldurraren bakardadeari

eta bakardadearen beldurrari

tinko aurre egin baino lehen.

Lupeko hezea dastatu orduko

zerbait piztuko da zure barnean

argizko oroitarri gisa. Azken

arnasestua ahitu aurretik

dena konprenituko duzu. Izan ere,

gizatasunik gabe zertarako mundu hau.

 

© Ivan Igartua    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko