A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

UNREAL CITY
      (2006)

GARRAIO PUBLIKOETAN GALDUTAKO AUKERAK
      (2006)

OROITARRIA
      (2006)

HERIOTZA ETA IDEIAK
      (2006)

LEHENGOA EZ ZEN ASKI
      (2006)

COLOPHON
      (2006)

  literaturaren zubitegia  

 

BASAMORTUKO BIDEA

        Ivan Igartua , 2006

 

 

Hots egin zenidanean joan nintzen zure bila

Euri hotsa ari zen autoaren gainean kolpeka

Gaua zetorkigun inoiz baino arinago gainera

Hots egin zenidalako joan nintzen zure bila

 

Hiriko kaleek basamortu hutsa ziruditen

Ahaleginak egin nituen bidea ez galtzen

Baina tristezia ari zitzaidan barneak jaten

Hiriko kaleek basamortua baitziruditen

 

Etxerako bidea hartu nuen handik gutxira

Euria ari zen nire tristeziarekin nahasten

Esandako tokian aurkitu ez zintudalako

etxerako bidea hartu nuen handik gutxira

 

© Ivan Igartua    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko