ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

Egile berarenak:

 

BASAMORTUKO BIDEA
      (2006)

UNREAL CITY
      (2006)

GARRAIO PUBLIKOETAN GALDUTAKO AUKERAK
      (2006)

HERIOTZA ETA IDEIAK
      (2006)

LEHENGOA EZ ZEN ASKI
      (2006)

COLOPHON
      (2006)

  literaturaren zubitegia  

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

OROITARRIA

        Ivan Igartua , 2006

 

 

                    F.B. eta J.D. in memoriam

 

Galeren garaian

behatzen artean desegin gabe

iraun duen buztina

garaipen handia da.

 

Egia gordinik irentsi

behar izan duzunean,

kontsolamendua ezin da

gerta zitekeenaren eskutik heldu,

fikziozko iraganaren itzalak

babeslekua ematen duen arren.

Arbolak horiztatu ahala

hedatzen zaizu barnean udazkena

distira ezberdinen gorabehera guztiez.

 

Ederra da orduan

parkearen belar gainean

pausatutako orbela.

Ederra den bezala

haize gardenak dakarkigun hauspoa.

 

Baina parkearen albo batean

oroitarri bat dago, aspaldikoak

oraindik ez diren

gertakarien seinale.

 

Belar honen azpian hildakoak daude.

 

Badakit orbela ez dela

horregatik desagertuko,

gaurko eguraldi apartaren distira

ez dela segidan desegingo

buztin ahula behatz artean bezala.

Arnasa gogoz hartzen

segituko dut, hazie gardenak

arnasaren buruz, barrenak

garbi baititzake.

 

Baina belar honen azpian

hildakoak daude.

 

© Ivan Igartua    

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa